EHNEk deitutako elkarretaratzea Orioko Benta auzora lekualdatu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 28a, 09:03

Ardiak larrean. (Andrea Zipitria)

Gaur, 11:30ean Orioko Benta auzoko merenderoan elkartuko dira, baserritarren "ogibidearekiko, larreekiko, baratzeekiko, baserriekiko, abereekiko eta pertsonekiko errespetua" eskatzeko.

EHNE Euskal Herriko Nekazari Elkarteak elkarretaratzera deitu zuen gaurko, baserritarren "ogibidearekiko, larreekiko, baratzeekiko, baserriekiko, abereekiko eta pertsonekiko errespetua" eskatzeko. Hasiera batean, gaur 11:30ean Getariako Askizu auzoan egitekoak ziren elkarretaratzea Errespetua lelopean, baina lekualdatzea erabaki dute. Hala, gaur 11:30ean, Orioko Benta auzoko merenderoan elkartuko dira.

Orain egun batzuk artzain batek salatu zuen pertsona batek jipoitu egin zuela. Antza, liskarra izan zuten ustezko erasotzailearen txakurrak artzainaren ardiak beldurtu ondoren. "Ezin dira artzain batek jaso duen jipoia bezalako jarrerak gehiago onartu", adierazi du EHNEk, eta biharko protestan parte hartzera animatu ditu herritarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide