Udako denboraldiarekin batera, Orio Kanpinean lan-karga nabarmen handitzen dela kontuan hartuta, Orioko Udalak zazpi lanposturen deialdia egin du, hilabete horietan kanpineko plantilla indartzeko.
Hauek dira zazpi eskaintzak eta Lanbideko kodeak:
- Kanpineko Garbitzaile (4 lanpostu): 162023004318
- Kanpineko Eginkizun askotako langile-guarda: 12023004365
- Kanpineko harreragile (2 lanpostu): 162023004361
Deialdiak zabalik daude Lanbiden, hortik egin behar da izen-ematea.