Sonia Zianik zilarra lortu du Irungo Millak 5K lasterketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orioko atletismo taldeko kideak Irungo Millak 5k lasterketan. (Kamel Ziani Atletismo Taldea)

Orioko Atletismo Taldeko hainbat kidek Irungo Millak 5k lasterketan parte hartu zuten igandean.

Igandean, Irungo Millak 5K lasterketa izan zen eta Orioko Kamel Ziani Atletismo Taldeko hainbat kidek parte hartu zuten hitzorduan. Nesken kategorian Sonia Zianik podiumera igotzea lortu zuen, ibilbidea 0:20:12 denboran osatu eta bigarren postuan sailkatuta. Mutilen kategorian, berriz, Jokin Bellido (0:15:24) bosgarrena izan zen eta Iñigo Exposito (0:15:42) zortzigarrena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide