Asteburuan Euskadiko Kadete mailako lauko finala jokatuko da Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 26a, 11:41

Sukia Orio taldeko jokalaria. (Sergio Cubero)

Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dituzte partidak finalera iritsi diren lau taldeek: Sukia Orio, Kukullaga Etxebarri, Inmo Azkue Pulpo Zumaia eta Urdaneta Loiu.

Asteburuan Euskadiko kadete mailako lauko finala izango da Karela kiroldegian, eta ostiralean hasita, finalera iritsi diren lau taldeek elkarren aurkako partidak jokatuko dituzte: Sukia Orio, Kukullaga Etxebarri, Inmo Azkue Pulpo Zumaia eta Urdaneta Loiu.

Apirilaren 28a, ostirala
- 17:30ean. Kukullaga- Pulpo
- 19:30. Sukia Orio- Urdaneta

Apirilaren 29a, larunbata
- 16:30. Kukullaga - Urdaneta
- 18:30. Pulpo - Sukia Orio

Apirilaren 30a, igandea
- 10:30. Urdaneta - Pulpo
-12:30. Sukia Orio - Kukullaga

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide