Orioko Udaleko festa batzordeak, bilera irekia deitu du asteazkenerako, hilak 26. Hain zuzen ere, San Pedro jaiak antolatzen hasteko lehen bilera izango da. Kultur etxean egingo da, 19:30ean hasita.
Bilera irekia da, beraz, aurtengo festa programarako ekarpen bat egiteko asmoa duen orok du bertaratzeko aukera.