Olatz Zugasti kantariak bere ibilbideko zazpigarren lana argitaratu berri du, Hitzño bat esan eta, banua berhala izenburupean. Aurreko lanetan egin bezala, "bere berezko bideari" jarraitu dio disko berriko kantu horietan ere. Hala, "hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuez osatzen den musikarekin eta hitzekin" saiatu da "gizartearen itzal, irudipen edo gezurrez haratago begiratzen". Diskoa entzungai da plataforma digitaletan.
Zugastik abesteaz gain, harpa eta teklatuak jo ditu diskoan, eta Gratxina Lertxundiren haizezko tresnak eta ahotsa izan ditu lagun. Horrez gain, Ander Ederrak gitarra, Amaiur Cajaravillek baxua eta Ander Zulaikak bateria eta perkusioa joaz parte hartu dute diskoan
Diskoaren azalaren diseinua eta ilustrazioak Udane Juaristirenak dira.