Arrantzale Eguna antolatzeko bilera irekia deitu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Arrantzale Eguneko antolatzaileak.

Uztailaren 1ean Arrantzale Eguna egin nahi dute Orion, eta dantzari eta figuranteak behar dituzte taldean dantza erraz batzuk egiteko.

2019an antolatu zen azkenekoz Arrantzale Eguna, eta orduko antolatzaileek berriz egin nahi dute aurten, Udalaren laguntzarekin. Asmoa da uztailaren 1ean egun osoko festa egitea, eta dantzari eta figuranteak behar dituzte dantza erraz batzuk taldean egiteko.

Arrantzale Eguna antolatzeko bilera hilaren 26an egingo dute, datorren asteazkenean, 18:30ean hasita, kultur etxean. Bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide