Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa, hilaren 28an egingo da

Erredakzioa

Udaletxeko udalbatzarra aretoan egingo da zozketa, eta publikoa izango da.

Maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Batzar Nagusietarako hauteskundeak eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa apirilaren 28an egingo da, ostiralarekin, 9:00etan, udaletxeko udalbatzarraren aretoan.

Zozketa publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide