Ostiral honetan izango da herriko txarangaren lehen entsegua

Andrea Zipitria

Talaimendi txarangaren artxiboko irudia. (Talaimendi Txaranga)

KTA tailerrean jarri dute hitzordua, eta herriko musikari oro izango da ongi etorria bertara.

Azken asteetan, herriko festa eta ekitaldi nagusiak girotuko dituen txaranga sortzen laguntzeko urratsak egin ditu Udalak. Hainbat herritarrek ekimenarekiko interesa azaldu dute, eta lehen entsegua ostiral honetan egingo da, KTA tailerrean, 19:30ean.

Deialdia irekia da, eta musikari guztiak izango dira ongi etorriak.

Entseguan lau kanta hauek joko dira:

  • Ortzadarra
  • Gure Kaiola
  • Kabila
  • Polvo y paja

Partiturak hemen daude eskuragarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide