OBBk bi garaipen lortu ditu asteburuan, Valentzian

Erredakzioa

Valentzian izan da OBB taldea. (OBB)

Sailkapenean liderrak dira momentuz; postu hori asteburu honetan Mendibeltzen izango den CB Bartzelonaren aurkako partidetan finkatu beharko dute.

Pasa den asteburu honetan, Ohorezko Mailako Sofboleko Liga Nazionalaren hirugarren jardunaldia jokatu du, Orioko OBB taldeak. Hain zuzen ere, Valentziara bidaiatu dute, CBS Antorcharen aurkako bi partida jokatzera. Biak ala biak, irabazi egin dituzte oriotarrak: lehenengo partida 10-2 markagailuarekin eta bigarrena, 5-0. 

Bi kasuetan, hasieratik nagusitu ziren oriotarrak. Hala, eskuratutako bi garaipen horiekin, sailkapeneko liderrak dira momentuz. Postu hori asteburuan Mendibeltzen izango den CB Bartzelonaren aurkako partidetan finkatu beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide