II. Mailako Euskal Pentatloiko finalean izango da Gorka Etxeberria oriotarra

Andrea Zipitria

Gorka Etxeberria harri-jasotzailea.

Apirilaren 29an jokatuko da, Tolosako zezen plazan, eta harri-jasotzaile oriotarra bertan izango da lehiatzen.

II. Mailako Euskal Pentlatoia jokatuko da apirilaren 29an, Tolosako zezen plazan, 18:00etatik aurrera eta Gorka Etxeberria harri-jasotzaile oriotarra bertan izango da lehiatzen.

Hamabi kirolariek hartuko dute parte finalean, eta guztiek bost proba osatu beharko dituzte: 100 kiloko bola zortzi aldiz jaso, giza-proban plaza bat egin, aizkoran kanaerdiko enbor bat moztu, txingekin hiru plaza osatu, eta korrika kilometro bat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide