Aritz Pardina oriotarrak bere estreinako liburua kaleratu du Ibai ahoak izenburupean. Pardinak filosofia ikasketak egin zituen, eta garai hartan bildutako testu-puskekin osatu du liburua. Hain zuzen ere, aforismoekin.
Bada, apirilaren 28an, ostiralarekin, herrian aurkeztu egingo du liburua. Salatxo aretoan izango da ekitaldia, 19:30ean hasita.
Lau ataletako liburua
Lau ataletan egituratu du liburua, eta hizkuntza (Lengoaiaren gazi-gozoak), denbora (Denbora sortzen ikasteko), ezagutza (Ibai ahoak) eta filosofiaren historia (Aforismoak arrazionalismoari) hartu ditu hizpide.
Aforismo gehientsuenak lerro bat-bitan sintetizatu ditu, baina badira hamar lerrotik gorakoak ere. Saiakera gisa aurkeztu du lana, eta generoari buruzko gogoeta bat ere erantsi dio.