Erdi mailako kirol-teknikaria ordezkatzeko hautagaien behin betiko zerrenda kaleratu du Orioko Udalak

Erredakzioa

Orioko udaletxea. (Karkara)

Hautaketa-prozesuan lehen postuan geratu den hautagaiarekin harremanetan jarri da Orioko Udala, eta datozen asteetan hasiko da lanean erdi mailako kirol-teknikari berria.

Erdi mailako kirol-teknikaria ordezkatzeko hautaketa-prozesua bukatzear da Orioko Udala. Martxoan argitaratu zuen deialdia Lanbideren bidez, eta 45 curriculum jaso zituen. Apirilaren 14an, ostiralarekin, bukatu zen alegazioak aurkezteko epea, eta bakarra jaso zen; hura aztertuta, behin betiko zerrenda onartu du epaimahaiak: hauxe.

Hala, hurrenkera jarraituta, lehen postuan geratu den hautagaiarekin harremanetan jarri da Udala, eta datozen asteetan hasiko da lanean erdi mailako kirol-teknikari berria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide