Nazioarteko estropadetarako arraunak prest

Andrea Zipitria - Julen Imaz

Apirilaren 22an Orioko Nazioarteko XVIII. Estropadak jokatuko dituzte Orion.

Datorren asteburuan, larunbatean hain zuzen ere, arraun zaleek hitzordu garrantzitsua izango dute Orion, Orioko Nazioarteko XVIII. Estropadak jokatuko baitira herrian, eta punta-puntako nazioarteko taldeek parte hartuko dute, gainera. Estropada berezi horren aitzakian, Orio Arraunketa Elkarteak arraunketa olinpikoan egin duen ibilbidea gogoratu dute elkarteko presidente ohi Antonio Camposek eta gaur egungo presidente Iosu Esnaolak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide