Bi domina irabazi dituzte Orio Arraunketa Elkarteko gazteek Gipuzkoako Batel Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orio Arraunketa Elkarteko gazteak Gipuzkoako Txapelketan.(Orio Arraunketa Elkartea)

Orio Arraunketa Elkarteak bi ontzi aurkeztu zituen txapelketara, eta biak finalera iritsi ziren, podiumera igoz.

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu zen Pasai San Juanen asteburuan, eta Orio Arraunketa Elkarteak  bi ontzi aurkeztu ditu txapelketara, promesa-kadete mailako nesken eta mutilen talde bana, hain zuzen ere. Bi ontziak finalera iritsi ziren: neskek brontzezko domina lortu zuten eta maila horretan Ziaboga Onenaren Saria jaso zuen Mikel Barrancok. Mutilen ontzia, berriz, bigarren postuan sailkatu zen, eta zilarra irabazi zuen.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide