Iban Aldalurrek txapela jantzi du gaur Azkoitiko Gurea pilotalekuan

Onintza Lete Arrieta

Iban Aldalur, gaur Azkoitian, txapela eskuratu berri. (Orioko Pilota Elkartea)

Gipuzkoako gomazko paletako bigarren mailako txapelduna izan da finala 25-13 irabazita Behar Zana taldeko Luixari.

Orioko Pilota Elkarteko Iban Aldalurrek txapela jantzi du gaur goizean Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Gipuzkoako gomazko paletako bigarren mailako txapelduna izan da, finaleko partida 25-13 irabazita Behar Zana taldeko Luixari.

"7 barruko buruz buruko txapelketan ere txapeldun geratu zen eta gaurkoarekin denboraldiko bigarren txapela janztea lortu du", goraipatu du herriko pilota elkarteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide