Gari & Maldanbera taldeak kontzertua emango du Orion

Andrea Zipitria

Apirilaren 29an, larunbatarekin, izango da kantaldia, herriko plaza. Sarrera doakoa edukiko du.

Hertzaintzak taldearen azken biraren ostean, Garik bere bidea jarraitu du Maldanbera taldearekin batera. Bada, Orion kontzertua eskainiko du apirilaren 29an larunbatarekin, 19:30ean, herriko plazan. Beste denbora batean izeneko diskoko abestiak joko dituzte kontzertuan, besteak beste. Gari abeslari eta gitarra jotzailearekin batera Natxo Beltranek (bateria, ahotsak), Oier Aldekoak (baxua, teklatuak eta ahotsak), eta Miguel Moyanok (gitarrak, teklatuak eta ahotsak) osatzen dute musika taldea.

Saioa doakoa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide