Eskualdeko hainbat batelek hartuko dute parte asteburu honetan amaituko den Gipuzkoako Batel Ligan

Andrea Zipitria 2023ko api. 10a, 16:00

Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia, pasa den urtean.

Gipuzkoako Batel Ligako azken bi jardunaldiak jokatuko dira asteburu honetan. Biak ala biak, San Juanen izango dira. Larunbatean 16:30ean hasiko da estropada eta igandean, 10:30ean. Bertan izango dira Orioko, Zarauzko, Zumaiako eta Getariako batelak.

Eskualdeko batelak lan polita ari dira egiten denboraldi honetan, eta asteburu honetan erabakiko da aurtengo behin betiko sailkapen orokorra. Izan ere, Gipuzkoako Batel Ligako azken bi jardunaldiak jokatuko dira asteburuan, San Juanen.

Larunbatean, arratsaldez egingo da estropada; 16:30ean emango zaio hasiera, eta igandean, berriz, 10:30ean hasiko dira lehiatzen.

Hauek izango dira parte hartuko duten eskualdeko batelak:

  • Zumaiak bederatzi batel aterako ditu: gizonezkoen senior mailako batel bat; promesak mutilen mailan bi batel; promesak neskak mailako lau batel; infantil mutilak mailako eta infantil neskak mailako batel bana. 
  • Zarautzek hiru batel uretaratuko ditu: jubenil mutilak mailako batel bat eta promesak neskak mailako bi batel
  • Oriok sei batelekin aterako da lehiara; promesak mutilak mailako eta promesak neskak mailako hiruna batel.
  • Getariak lau batelekin hartuko du parte: promesak mutilak mailako bi batel eta promesak neskak mailako eta infantilak neskak mailako batel bana.

Sailkapen orokorra:

  • Zumaia
    Gizonezko senior mailako mutilak: 6. postua.
    Promesak mutilak maila: Zumaia A 6.postuan eta Zumaia B 16. postuan. 
    Promesak neskak maila: Zumaia B 5. postua, Zumaia A 9. postua, Zumaia C 14. postua eta Zumaia D 20.postua.
    Infantil mutilak maila: 3. postua.
    Infantil neskak maila: 4. postua.
  • Zarautz
    Jubenil mutilak maila: 5. postua.
    Promesa neskak maila: Zarautz A 3. postua eta Zarautz B 11. postua.
  • Orio
    Promesa mutilak maila: Orio A 10. postua, Orio B 13. postua eta Orio C 14. postua.
    Promesa neskak maila: Orio A 18. postua, Orio B 19. postua eta Orio C 23. postua.
  • Getaria
    Promesa mutilak maila: Getaria A 3. postua eta Getaria B 8. postua. 
    Promesa neskak maila: 13. postua.
    Infantilak neskak maila: 9. postua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide