Bananas eta Sofa musika taldeek kontzertua eskainiko dute Etxeluzen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Sofa musika taldea Kataluniako euskal etxe batean eskainitako kontzertuan. (Sofa)

Maiatzaren 5ean izango da kontzertua, eta egunean bertan jarriko dituzte sarrerak salgai.

Udaberriko oporralditik bueltan, Etxeluze gaztetxeak urteko kultur eskaintzarekin jarraituko du, eta maiatzaren 5erako Bananas eta Sofa musika taldeen kontzertua antolatu dute. Sarrerak egunean bertan erosteko aukera izango da gaztetxean bertan, 8 euroko prezioan, eta antolatzaileek jakinarazi dute kontzertuko egunean 22:00etan irekiko dituztela gaztetxeko ateak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide