Indartsu hasi du OBBk denboraldia. Pasa den asteburuan, etxean jokatu zuen jardunaldia Viladecans talde kataluniarraren aurka eta bi partidak irabazi zituzten oriotarrek.
Lehen partidaren hasiera "oso orekatua" izan bazen ere, hirugarren sarreran hiru puntu lortu zituzten etxekoek eta abantaila handitzea lortu zuten bosgarren sarreran. Norgehiagoka seigarren sarreran bukatu zen 7-0 emaitzarekin. Bigarren partida, ordea, "guztiz desberdina" izan zela azpimarratu dute OBBko kideek. Izan ere, etxeko taldea irabazten hasi zen, baina kataluniarrek berdinketa lortu zuten eta aurre hartu zieten. Dena dela, oriotarrek ez zuten etsi, eta partidari buelta ematea lortu ondoren, 12-10 emaitzarekin gailendu ziren.
OBBk hurrengo jardunaldia Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatuko du Antorcha taldearen aurka.