Orioko Herri Ikastolak elkarretaratzea egin du matrikulazio garden bat eskatuz

Erredakzioa

Orioko Herri Ikastolako elkarretaratzea. (Orioko Herri Ikastola)

12:30ean bildu dira ikastola aurrean, ikasle zein irakasleak, eta hezkuntza sistemaren "egoera egonezina" salatu dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratu berri ditu 2023-2024ko ikasturterako behin-behineko zerrendak, matrikulazio prozesurako aldaketak iragarri ondoren. Bada, zenbait "ikastola eta familietan egonezin handia" sortu dela azaldu du Orioko Herri Ikastolak. Hori dela eta, Hezkuntzako Sailari "gure posizionamendua argi uzteko". elkarretaratzea egin dute gaur. 12:30ean bildu dira ikasle zein irakaleak ikastola aurrean; matrikulazio garden bat eskatu dute.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide