Gaur Orioko pilotalekuan jokatuko dira Gipuzkoako klubekoen arteko bi final

Andrea Zipitria

Alebin binakako finala eta infantilen binakako finala izango dira, hurrenez hurren. Herrikideei animatzera joateko deia egin die oriotarrei pilota elkarteak.

Gipuzkoako pilota kluben arteko bi final jokatuko dira gaur, Orioko pilotalekuan. Lehenengo partida, alebinen binakako kategoriakoa izango da. Hain zuzen, Amets Jaio eta Urko Pikabea lehiatuko dira Segurako Albizu eta Lizarralde bikotearen aurka. 18:45ean hasiko da lehen partida hau.

Jarraian, lehenengoa amaitzerakoan, infantilak lehiatuko dira. Ganix Miner eta Etxahun Sukiak hartuko dute parte, eta finaleko partidan aurkari izango dituzte Bergarako Contreras eta Ilarduia bikotea.

Jardunaldiaz gozatzera zein herrikideei animatzera joateko deia egin die oriotarrei pilota elkarteak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide