Kalean sortutako hondakinak bereiztea eta horien birziklapena sustatzeko helburuarekin, Orioko Udala hondakinak bereizteko aukera ematen duten zakarrontziak jartzen hasi zen pasa den urtean. Lehen fasean, hondartza inguruko eta Abaromendiko zaborrontziak egokitu ziren, eta datozen asteetan, herrigunekoen txanda izango da. Aurrerago, alde zaharrekoak aldatzea aurreikusten du Udalak, hirugarren fase batean.
Gaur egun kalean dauden zaborrontziak ez dira aldatuko, baizik eta egokitu, koloretako tapa berriak jarrita eta launaka multzokatuta.