Instrumenturen bat jotzen ikasten ari diren ikasleek azken erakustaldia gaur egingo dute

Andrea Zipitria

Danbolin Musika Eskolako ikasleek, bigarren hiruhilekoari amaiera emateko hainbat entzunaldi antolatu dituzte. Gaur izango da azkena; piano entzunaldiarekin emango zaio bukaera zikloari.

Instrumenturen bat jotzen ikasten ari diren ikasleek hainbat entzunaldi ari dira eskaintzen hilabete honetan. Bada gaur Pianoko entzunaldiarekin emango zaio bukaera emanaldi zikloari. 17:00etan izango da, kultur etxean.

Danbolin Musika Eskolak antolatu ditu emanaldiak, eta azken hiletan egindako aurrerapenak ikusi eta entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide