Orioko eta Lezoko Bandak elkartruke kontzertua eskainiko dute bihar

Andrea Zipitria

Herriko plazan izango da kontzertua eta Orioko Danbolin Musika Eskolak herritarrak gonbidatzen ditu ekimen honetan parte hartzera. 

Bihar, Orioko eta Lezoko banden elkartruke kontzertua izango da, herriko plazan, 19:00etan.

Bertan parte hartuko dute, Orioko Danbolin Musika Eskolako kideek eta Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako musikariek.

Orioko Danbolin Musika Eskolak herritarrak gonbidatzen ditu ekimen honetan parte hartzera.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide