Zaragueta Herri Eskolak ipuin-kontaketa saioa antolatu du ostiralerako. 4-6 urte bitarteko haurrei dago zuzendua, eta Ixabel Agirresarobek eskainiko du, eskolan bertan. Agirresarobe ezaguna da Zaraguetako ikasleen artean, antzerki eskolak ematen dituelako Lehen Hezkuntzan. Gainera, asteburuan, Urrezko Kalabaza saria jaso du, euskal kontalariek beren ahozkotasunari eta kontalaritzari egindako ekarpenak aitortzen duen Ahoz Aho Jaialdian.
Ipuin-kontaketa emanaldiaren aurretik, 16:00etatik 17:00etara, merienda osasungarria eskainiko dute Zaragueta Eskolan, Aste Osasungarriari amaiera emateko. Eskolako kideek nabarmendu dute saioa irekia izango dela, eta adin tarte horretako herriko haurrak daudela emanaldira gonbidatuta; "aurretik egingo den askaria ere irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat", zehaztu dute.