Urrezko Kalabazak banatu dituzten atzo eguerdian Ahoz Aho Jaialdiaren barruan, eta aurten, Zarauzko bizilagun Anjel Lertxundi idazle oriotarra izan da sarituetako bat. Tolosako Amarotzeko auzo etxean egin zen ekitaldia, eta Lertxundik aitortza jaso zuen, Bartzelonako bizilagun Yoshi Hioki kontalari eta margolari japoniarra eta Ixabel Agirresarobe aktorea eta ipuin-kontalari usurbildarrarekin batera.
Euskal kontalariek beren ahozkotasunari eta kontalaritzari egindako ekarpenak saritu nahi izan zituen antolakuntzak aitortza honekin. Ahoz Aho Jaialdia otsailaren bukaeran hasi zen eta apirilaren hasierara arte iraungo du; astez aste hainbat kontaketa saio, hitzaldi eta ekitaldi antolatu dituzte Tolosaldean, Goierrin eta Buruntzaldean.