Orioko Udalak martxoaren 22rako deitu zuen herriko festa eta ekitaldi nagusiak girotuko dituen herriko txaranga sortzeko lehen bilera. Herriko musikari eta musikazaleen iritziak jaso zituen orduan, eta, gaur, bigarren bilera irekia egingo du, proiektuari forma ematen jarraitzeko.
Bilera 19:00etan izango da kultur etxean, eta gaian interesa duten eta egitasmoan laguntzeko prest dauden guztiek parte hartzera gonbidatu dituzte. Gainera, udaletik jakinarazi dute Eibarko Ustekabe txarangako kideek ere parte hartuko dutela bileran, haien esperientzia kontatzeko.