Kultura, gazteria, ingurumen eta aisialdiko jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea hilaren 24an amaituko da

Karkara

Martxoaren 24ra arte izango dute talde, elkarte eta norbanakoek eskaera aurkezteko epea

2023eko kultura, gazteria, ingurumen eta aisialdi jarduerei dirulaguntzak emateko deialdia ireki du Orioko Udalak. Irabazi asmorik gabeko talde, elkarte eta norbanakoentzat dira dirulaguntzak, aipaturiko sektoreetako jarduerak aurrera eraman ahal izateko.

Dirulaguntza eskatu nahi duten talde eta elkarteek martxoaren 24a baino lehenago egin beharko dute. Horretarako, aurkeztu beharreko dokumentazioa Orioko Udalean webgunean edo kultura sailean dago eskuragarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide