Danbolin Musika Eskolako ikasleek hilabete honetako lehen emanaldia eskaini zuten atzo

Andrea Zipitria

Danbolin Musika Eskolako ikasleek hainbat ekitaldi aurreikusi dituzte martxoan, bigarren hiruhilekoari bukaera emateko. Atzo, dantza emanaldia egin zuten Karela kiroldegian.

Danbolin Musika Eskolako ikasleek hainbat ekitaldi egingo dituzte martxoan, bigarren hiruhilekoari bukaera emateko. Martxoan musika eta dantza emanaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, eta atzo izan zen hileko lehen emanaldia. Danbolin Musika Eskolako ikasleak Karela kiroldegiko oholtza gainera igo ziren eta dantza emanaldia eskaini zuten. Herritar asko bertaratu ziren.

Hurrengo emanaldia, martxoaren 21ean izango da. Klarinete eta saxofoiko entzunaldia antolatu dute, 18:30ean, kultur etxean.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide