Bideoa: Kolore horia nagusi Espainiako Ergometro Txapelketan

Julen Imaz - Andrea Zipitria

Espainiako Ergometro Txapelketak asteburuan emandakoa bideoan jaso da. Erlo Telebistak egindako ikus-entzunezkoan ikusi daitekeen modura, kolore horiak nagusi izan ziren txapelketan.  Bideoan, hainbat kirolarik asteburuko bizipenak kontatu dituzte.

Espainiako Ergometro Txapelketa izan da asteburuan Orion eta Erlo Telebista bertan izan zen kirolarien bizipenak jasotzen. Penintsulako klub ezberdinetatik iritsiko kirolariak bildu ziren Karela kiroldegian. Dena den, oriotarren kolore horia gailendu zen, bai parte-hartzaileetan baita harmailetan ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide