Irudietan: Espainiako Ergometro Txapelketa

Andrea Zipitria

Giro ederra izan da asteburu osoan zehar Orioko Karela kiroldegian ospatu den Espainiako Ergometro Txapelketan. Txapelketa bederatzi kategoriatan banatu dute, eta horietako bakoitzean gizon eta emakumeen atalak bereizi dituzte: hain zuzen, kimuak, infantilak, kadeteak, jubenilak, 23 urtez azpiko maila, pisu arinak, absolutu maila, arraunketa egokitua eta beteranoak ibili dira ergometroan asteburuan zehar. Ikusi hemen txapelketako argazki galeria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide