Asteburu historikoa izango da Orioko herriarentzat martxoko lehenengoa; izan ere, Espainiako Ergometro Txapelketa hartuko du lehen aldiz. Karela kiroldegian izango da lehia eta buru belarri dabil Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza azken prestaketa lanekin, zeren eta 300 arraunlari inguru espero dituzte bertan.
Bada, hitzordu berezi horren atarian, besteak beste, txapelketa antolatzeko aukera nola sortu zen eta zer espero duten azaldu dio Erlo telebistari Iosu Esnaola Orio Arraunketa Elkarteko presidenteak.