Martxoaren 10era atzeratu dute ostiral honetan izatekoa zen irakurketa saioa

Andrea Zipitria

Aritz Pardina liburu tartean. (Aitziber Arzallus)

Ostiralean zen irakurketa saioa eskaintzekoa Aritz Pardina, baina azken batean, martxoaren 10ean izango da. A Schopenhauer filosofoaren 'Zoriontsu izatearen artea' liburua izango du hizpide.

Aritz Pardinak atzeratu egin behar izan du ostiral honetarako Salatxo aretoan antolatuta zuen irakurketa saioa, A. Schopenhauer filosofoaren Zoriontsu izatearen artea liburuaren ingurukoa, hain zuzen. Data berria, martxoaren 10a izango da, aurreikusita bezala, 18:00etan, Salatxo aretoan. 

Liburuko testua eskatzeko pentsatailerra@outlook.com helbidera idatzi beharko dute interesa duten herritarrek; paperezko kopiak nahiago dituztenek, kultur etxean eskuragai izango dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide