Lehen sorospenen inguruko tailerra izango da Haurreskolan

Andrea Zipitria 2023ko ots. 20a, 10:17

Asteazken honetan haurrentzako lehen laguntzaren inguruko tailer praktikoa emango du Gille Dublan erizainak Orioko Maria Maestra Haurreskolan.

Asteazken honetan, hilaren 22an, haurrentzako lehen laguntzaren inguruko tailerra izango da Maria Maestra Haurreskolan. Hitzaldi tailerra Haurreskolako guraso batzordeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta helburua izango du gurasoei informazio praktikoa eskaintzea lehen sorospenen inguruan. Gille Dublan erizainak gidatuko du saioa, 18:00etan hasita.

Antolatzaileek azaldu dutenez, interesa duten guraso guztiek parte hartu dezakete.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide