Irudimenez eta umorez betetako inauteriak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 18a, 14:30

Oriotar askok elektrotxarangarekin batera zeharkatu dute herria eguerdi partean, kaleetan festa giroa zabalduz.

Urtez urte inauteriak indarra hartzen ari dira herrian, eta oriotarrek gero eta jantzi dotoreagoak prestatzen dituzte egun hauetarako. Batzuk talde handitan, besteak txikitan, bikoteka, bakarka nahiz familian, irudimenez betetako mozorroak atera dituzte kalera, eta eguerdian giro ederra izan da. Oriotar askok, gainera, Burrunka elektrotxarangarekin batera zeharkatu dute herria, festa giroa zabalduz.

Jaiak, ordea, ez du etenik izango, inauterietako bazkari herrikoiaren ondoren, familientzako disko-festa izango delako Herriko Plazan.  

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide