Asteburuan, Galizian dira Orio Arraunketa Elkarteko hainbat arraunlari gazte, Castrelo de Miñon, hain zuzen ere. Jardunaldi bikoitza izango dute aurretik. Izan ere, gaur goizean ontzi motzen Iraupen Luzeko Espainiako Txapelketa jokatuko da, eta Orioko arraun elkarteak zazpi ontzi aurkeztuko ditu lehiara, kadete, jubenil eta absolutu mailan. Gehienak skiffean bakarka arituko dira, eta lemazainik gabeko biko batek ere parte hartuko du
Bestetik, gaur arratsaldean eta bihar goizean, ontzi luzeen lurraldetako selekzioen Espainiako Txapelketa jokatuko da, eta Orioko elkarteko 11 neska-mutilek parte hartuko dute euskal selekzioarekin.