Irakurle kluba sortuko dute Orion, haurrak irakurketaren magian murgiltzeko

Gorka Eizagirre - Maialen Etxaniz - Aiora LarraƱaga

Bitartekarien Irakurle Klubak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatu nahi du, eta horretarako gurasoei eta irakasleei euskarazko haur literaturan sakontzeko tresnak eskainiko dizkie.

Bitartartekarien Irakurle Kluba aurkeztu dute Orion, haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin. Orioko Udalak antolatu du egitasmoa eta bi helburu nagusi ditu: batetik, partaideen literatur prestakuntza handitzea eta bestetik, euskarazko haur eta gazte literaturaren bibliografia ahalik eta zabalena eskuratzea. Imanol Mercerok dinamizatuko du kluba.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide