Aurrera eta martxa onean doaz Orioko udaltzaingoaren bulego berria eraikitzeko lanak. Izan ere, azken erremateen faltan, fatxada ari dira egokitzen.
Herriko Plazan, Udaletxearen eraikinaren kanpoaldean, dagoen Udaltzaingoaren bulegoa Eusko Gudari kaleko 54. zenbakira lekualdatuko du Udalak. Aldaketaren helburua herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea da. Horregatik, egoitza berria handiagoa izango da, eta Udaltzaingoak ematen dituen zerbitzuetara egokitutako azpiegitura izango du: besteak beste, harrera gune handiagoa, bilerak egiteko gelak eta udaltzainburuaren bulegoa edukiko ditu lokal berriak.