Miriam Mendozaren ipuin-kontaketa saioa izango da datorren astelehenean

Karkara

 3-6 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendutako saioa izango da.

Liburutegiak ipuin-kontaketa saioa antolatu ohi du hilero, eta otsailekoa datorren astelehenean izango da; hilaren 20an, hain zuzen. 3 eta 6 urte arteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako saioa kultur etxeko areto nagusian izango da, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa da, baina gonbita aldez aurretik hartu beharko da kultur etxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide