Asteazkenean jakinarazi zuen Espainiako Eskubaloi Federazioak Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketa jokatuko duten jokalariak zein izango diren, eta aurtengoan ere Orio Eragin klubeko Libe Arruabarrena deitu du Cristina Cabeza jubenil mailako emakumeen selekzioko entrenatzaileak.
Otsailaren 23tik martxoaren 5era bitartean jokatuko da Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketa, Greziako Nafplio hirian, eta hamar selekziok parte hartuko dute: Algeria, Kroazia, Espainia, Grezia, Italia, Kosovoko Eskubaloi Federazioa, Montenegro, Errumania, Tunez eta Turkia.
Pasa den urteko Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketan laugarren postuan sailkatu zen Arruabarrenaren taldea, eta aurtengoan garaipena lortzeko asmoz bidaiatuko dutela azaldu dute taldeko arduradunek.