Neguko hotzari aurre eginez, arraunlarian errioan gora eta behera gogor entrenatzen ari dira, eta asteburuan hitzordua izango dute. Alde batetik, harrobiko 80 arraunlarik Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga jokatuko dute Legution, igandean. Senior mailako traineruak, berriz, Sestaon izango dute hitzordua, Julian Enrikeren Oroimenezko Traineru Jaitsieran. 50 arraunlarik parte hartuko dute azken horretan, gizonezkoen bi ontzik eta emakumezkoen talde batek.
Bi arraun hitzorduak igande goizean izango dira: 10:00etan emango zaio hasiera arraunketa mugikorreko txapelketari, eta 11:00etan traineru jaitsierari.