Orioko Udalak eta Ahalduntze Eskola kudeatzeaz arduratzen den Pertzetik elkarte feministak, hitzarmena sinatu berri dute. Herriaren eta emakumeen beharrei erantzuteko, 2019an hasi ziren lanean Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola formakuntzaz berdintasun teknikariak, eta 2020an Miriam Garcia batu zitzaien. Ordutik asko dira alor honetan eman diren aurrerapausoak, Orion.
2022ko martxoan, hain zuzen, II. Berdintasun Plana aurkeztu zuten, eta uda hasieran Emakumeen Mahia osatzeko deialdia zabaldu zuten; jada aktibo dago mahaia, eta bertako kideak hilero elkartzen dira, herriko emakumeen beharrak eta hurrengo urratsak zehazteko. Ohiko programarekin jarraitzeaz gain, aurrez aurreko arreta eta aholkularitza juridikoaren zerbitzua ere indartu zituzten iaz.
2023ra begira, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa prestatuko dute, eta martxoan Iturriaga Jauregia Orioko Emakumeen Etxea* bihurtuko da.