Otsailaren 17an Orioko Kultur Etxean izango den Ekain pailazoaren Aho bete hortz emanaldirako sarrerak agortu egin dira. Atzo jarri zituzten salgai, eta 24 ordu baino gutxiagoan amaitu dira guztiak.
Sarrera eskuratu dutenek, beraz, otsailaren 17an izango dute hitzordua, 18:00etan hasita, areto nagusian.