Pasa den igandean, V. Negu Trail lasterketa jokatu zen Berastegin, eta gizonezkoen kategorian Ibai Makazaga oriotarra izan zen azkarrena, 01:23:22 denbora eginda; emakumeen artean, berriz, Oihana Kortazar mutrikuarrarentzat izan zen garaipena, ibilbidea 01:38:28 denboran osatuta. Guztira, 300 parte-hartzaile inguru izan zituen lasterketak, eta bidean tenperatura hotza eta lokatza izan bazituzten ere, giro aparta izan zela nabarmendu dute antolatzaileek.