Ibon Oregi kirolariak hitzaldia emango du Orioko Kultur Etxean, hilaren 8an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Ibon Oregi surf ohola eskuan duela. (Jabi Gonzalez Toston)

Kirolaz Haratago erakusketari amaiera emango dio Oregik hitzaldiarekin, eta bere kirol-ibilbidearen errepasoa egingo du, otsailaren 8an, asteazkenean, 18:00etan hasita.

Urtarrilaren 25etik ikusgai da Orioko Kultur Etxean Kirolaz Haratago, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak azken urtetan egin dituen txapelketa eta jardunaldietako argazkiak biltzen dituen erakusketa. Hilaren 9an itxiko ditu ateak, baina horren aurretik, ekimena borobiltzeko, Ibon Oregi triatleta ohiak hitzaldia emango du Orioko Kultur Etxean. Hilaren 8an izango da, asteazkenarekin, 18:00etan hasita, eta bertan bere kirol-ibilbidearen errepasoa egingo du. Izan ere,  Ibon Oregik triatloiak egiten zituen, eta Getaria eta Zumaia artean entrenatzen ari zela, auto batek harrapatu zuen eta hanka galdu zuen. Geroztik, bere buruaren mugak gainditzen dihardu Oregik, eta surfa praktikatzen du, besteak beste.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide