17 laguneko taldea osatu da ‘Ongizate emozionala eta autozainketa’ ikastaroko lehen edizioan

Andrea Zipitria 2023ko urt. 29a, 14:00

Orioko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak Ongizate emozionala eta autozainketa ikastaroa antolatu du aurten aurrenekoz eta arduradunak pozik daude proposamenak herritarren aldetik jaso duen erantzunarekin. Abendura bitarte, hilean bitan elkartuko dira (udan etenaldia eginda).  

Orioko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak Ongizate emozionala eta autozainketa ikastaroa antolatu du aurten lehen aldiz eta bertatik adierazi dutenez, arrakastatsua izan da. Izan ere, izena emateko epea abenduan zabaldu zen, eta lekuak berehala bete ziren; aurreikusitakoa baino talde handiagoa osatu dute eta itxaron zerrenda ere egin behar izan dute. Zehazki, 17 herritar ari dira ikastaroa jasotzen.

Ikastaroaren helburua da tresnak eskaintzea norbere autoestimua hobetzeko eta barruko korapiloak askatzeko, ongizate emozionala lortzeko. Saioa Garmendia adituaren gidaritzapean, abendura bitarte, hilean bitan elkartuko dira (udan etenaldia eginda). 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide