Herriko pilotariek jardunaldia izango dute gaur arratsaldean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 13a, 11:29

Pilotariak partida jokatzen Orioko frontoian. (Orioko Euskal Pilota Elkartea)

Haurrek Gipuzkoako Binakoko Errendimenduko Txapelketa jokatuko dute eta gazteek Udaberriko Txapelketa.

Asteburu honetan emango zaie hasiera Gipuzkoako Binakako Errendimenduko eta Udaberriko txapelketei, eta gaur arratsaldean jokatuko dituzte partidak Orioko Euskal Pilota Klubeko jokalariek.
 
Udaberriko txapelketan, kadetetan, 3. mailan, Albeniz-Gozategi bikoteak parte hartuko du, eta nagusitan, 1. mailan, Orbegozo-Aranaldek. Larruzko paletan, aldiz, Lertxundi-Arruti bikotea lehiatuko da.
 
Hona hemen, gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera, jokatuko diren partiden zerrenda:
 
Gipuzkoako Binakako Txapelketa
Alebinak, 2. maila
Amenabar eta Etxeberria - Aloña Mendi 1
 
Infantilak, 2. maila
Urrestilla eta Kaperotxipi - Azkotia 1
 
Infatilak, 1. maila
Miner eta Sukia - Tolosa 1
 
Udaberri Txapelketa
Kadeteak, 3. maila
Albeniz eta Gozategi - Bergara

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide