Salgai jarri dituzte Kokein eta Sua musika taldeen kontzerturako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 14a, 13:37

Kokein eta sua musika taldeak.

Kokein eta Sua musika taldeek otsailaren 3an emango dute kontzertua, Etxeluze gaztetxean, 22:00etan hasita.

Etxeluze gaztetxeak kultur eskaintza zabala antolatu du urtea ondo hasteko, eta jakinarazi du otsailaren 3an, Kokein eta Sua musika taldeak igoko direla gaztetxeko oholtzara. Zuzeneko musikaz gozatu nahi dutenek, sarrerak eskuragarri dituzte K2 tabernan, 8 euroren truke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide