Gabonetako oporraldian, egitasmo bereziak antolatu ohi ditu Orio Eragin eskubaloi klubak, eta oraingo honetan Gabonetao II. Topaketa egingo dute, alebin eta infantil mailako eskubaloi jokalariei zuzendua. Larunbatean izango da hitzordua, eta Orioko Zarauzko, Eibarko, Elgoibarko eta Tolosako eskubaloi taldeek parte hartuko dute.
Goizetik iluntzera bitartean jokatuko dira partidak, 09:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere, eta herritarrak Karela kiroldegira eskubaloiaz gozatzera animatu dituzte antolatzaileek.